Errezetarik ez dago

Izena
Ez dago errezetarik
Teknika
Marrazioak ilustrazio lantegia. 3 akuarelako bilduma (50x65zm).
Urte
2019

PROPOSAMENA

Sukaldea izango da MarraziOak ilustrazio lantegiaren aurtengo gaia, datorren irailean.

Aurten, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Galtzagorrik, haur eta gazte literatura elkarteak, antolatutako MarraziOak topaketa, ilustratzaileei zuzendutako topaketa, iralaren 16tik 20ra egingo da, eta “sukaldea” izango da gai nagusia. Aurtengo lantegia Undermount elkartera lekualdatuko da “ezinbestekoa izango baitugu sukaldea”. 

Antolakuntzak jakinarazi duenez, Elena Odriozola eta Gustavo Puerta izango dira lantegiaren gidari. Errezeta liburuen eta liburu bildumen arteko antzekotasunak jorratuko dituzte. Odriozola eta Puertaren hitzetan, “finean, sukaldaritza eta ilustrazio lantegia proposatzen ditugu, errezeta baten narrazioa eginez eta sukaldean liburu bat sortuz”.

Goizeko jarduerak sukalde bueltan egingo dituzte, eta arratsaldekoak, aldiz, ilustrazioa izango dute ardatz. Lantegiak 35 orduko iraupena izango du, eta parte hartzeko interesa duten ilustratzaileek atariko plater, plater nagusi eta postre banaren ilustrazioa bidali beharko dute, bertan prestatzeko moduko platerak izan behar direla kontuan edukiz. Marrazkiaren kalitateaz gain, errezetak sortutako begi-gosea ere baloratuko da. 

Parte hartzeko baldintza orokorrak honako hauek dira: euskalduna, Galtzagorri Elkarteko bazkide eta Euskadiko Ilustratzaileen Elkarteko bazkide izatea. 

(c) 2019 Europa Press-tik jasota.

PROSEZUA

Errezetarik ez dago, titulu bitxia. Oso ohikoa da “errezetarik ez dago” esaldia entzutea maitasunean, heziketan, bizikidetasunean… Ala bai?

Sukaldaritza tradizionala herri bakoitzaren identitatea da eta haren bidez uler daitezke gaur egungo kultura desberdin ugari. Hau dela eta, marrazkietan bertako produktuez gain, beste hainbat zereal, barazki, fruitu, arrain, etab. antzeman ditzazkegu. 

Ikus ditzazkegun hiru errezeta hauen abiapuntua esnekiak dira, zehatzago ahuntz-esnea eta are zehatzago izanez Afrikako ahuntzarena.

Txabola bat daukat, eta inguruko mendia garbitzeko asmoz, duela bi urte bi ahuntz-afrikar ekarri genituen. Hirikoa naizenez, abere xelebre hau guregana ekarri baino lehen, informazio apur bat bilatu nuen. Horrela ahuntza, herri eta kultura orotan aurki dezakegun abere benetan iraunkorra delaz jabetuz. Hauen aurtean iraunkorrenetako bat Afrikarra, txiki, otzan eta oso jendekina. Hau jakin bezain pronto, zalantzak alde batera utzi eta abentura hontan murgiltzea erabaki nuen. 

Hau dela eta, hiru platerretan ahuntz-esnea ikus dezakegu, bertako produktuak eta afrikar jatorrikoak konbinatuz. Erabilitako produktuak beste kulturekin bat datoz, txitxirio, oliba, helabularra, eztia… Eta afrikarren artean exotikoagoak diren pitaya, meloia…

Edukiontziak ere bere garrantzia dauka. Kristaleko entsalada-ontzia, zeramikazko kaiku eta tajinek grabatu edo aztarna bera daukate, ahuntzaren apatxa. Hiru aukera desberdin hiru manteletan, magenta, hori eta urdin koloreko mantelak, aukeratutako elikagaien antzera, kolore integratzaileak baitira.

Honela landu ditut hurrengo platerrak;

  1. Entsalada
  2. Garbantzuak atunarekin
  3. Gatzatua