La historia que vino se encargó de lo demás
Nire arte-lanetan konposizio antzeztuak aurki daitezke, batzuetan kaotikoak non pertsonai, objektu eta testuak elkar loturik dauden.
Pintura narratiboaren eta ilustrazioaren eraginak oso agerian daude, bai nire eguneroko bizitzan zein arte-lanetan, horrela itxura alaia baina oinarri kritiko bat duen arte-lan kolorista bat sortuz, non umorea oztopoei aurre egiteko mekanismo gisa erabiltzen dudan.
Empoderarte kolektiboak gomendatutako Silvia Federicci idazlearen “Caliban y la bruja” liburuan azaltzen den Dureroren “Monumento a los campesinos vencidos” deituriko oroitzapenezko zutabearen diseinua, Piero de la Francescaren “La flagelación de Cristo” kuadruan margotutako beste zutabe batera eramaten nau.
Horrez gain, “Usuraz´´ hitz egiten duen beste kapitulu batean, Jan Van Eyck, pintore errenazentistaren kuadro bat datorkit burura. Giovanni Arnolfini, merkatar aberats eta Giovanna Cenami, haren emaztearen erretratoak ain zuzen.
Fabula baten antzera, protagonista bezala, animaliak hautatu ditut.
Arte-lan honetan, liburuan jasotako gertakariak ilustratzen ditut, aipatu berri ditudan artistak erreferentziatzat edukita..
Horrela, zutabearen goialdean, ahuntz ar batek, eroritako nekazariak irudikatzen ditu. Bestalde, oinarrian aurki dezakegun ahuntz heretikoa zigortua izan da, ezarritako ordenari deserosotasun bat sortzearren soilik.
Gainontzeko pertsonaiek, aldiz, beren kabuz hitz egiten dute.
Europa aldatzen doa eta harekin, mundua.