La historia que vino se encargó de lo demás
Nire arte-lanetan konposizio antzeztuak aurki daitezke, batzutan kaotikoak non pertsonai, objektu eta testuak elkar loturik dauden.
Pintura narratiboaren eta ilustrazioaren eraginak oso agerian daude, bai nire eguneroko bizitzan zein arte-lanetan. Horrela itxura alaia baina oinarri kritiko bat duen arte-lan koloretsu bat sortuz, umorea oztopoei aurre egiteko mekanismo gisa erabiliz.
Empoderarte kolektiboak gomendatutako “Caliban y la bruja”(Federici) liburuan azaltzen den “Monumento a los campesinos vencidos” (Durero) deituriko oroitzapenezko zutabearen diseinua, “La flagelación de Cristo” (Piero de la Francesca) kuadroan margotutako beste zutabe bati gogorarazten dit.
Horrez gain, “Usuraz” hitz egiten duen beste kapitulu batean, Jan Van Eyck, pintore errenazentistaren kuadro bat datorkit burura. Arnolfini, merkatar aberats eta Cenami, haren emaztearen erretratoak ain zuzen.
Alegia baten antzera, protagonista bezala, animaliak hautatu ditut.
Arte-lan honetan, liburuan jasotako gertakariak ilustrutatu ditut, aipatu berri ditudan artistak erreferentziatzat hartuz..
Horrela, batetik zutabearen goialdean, ahuntz ar batek, eroritako nekazariak irudikatuz. Bestetik, oinarrian aurki dezakegun ahuntz heretikoa zigorturik aurki dezakegu, ezarritako ordenari deserosotasun bat sortzearren soilik.
Gainontzeko pertsonaiek, aldiz, beren kabuz hitz egiten dute.
Europa aldatzen doa eta harekin, mundua.