2000. Quo vadis
Pedro apostolua, Neron enperadoreak Erromako kristauen aurka burututako jazarpenetik ihesi zebilen. Pedrok Kristoren irudipena izan zuen Via Apian, eta hauxe galdetu zion: «Quo vadis, Domine?» (Nora zoaz, gizon?). Jesusek zera erantzun zion: “ Erromara, zuk abandonatu berri duzun hirira, berriz ere gurutzatu nazaten”.
1993. Europar batasuna sortu zen (gaur egun ezagutzen dugun moduan), “Europar Batasunaren hitzarmenaren” bidez.
1991-1995. Lehengo Yugoslaviako guerra gertatu zen, azken honen desintegrazioaren ondorioz sortutako gatazka belikoaren ondorioz. Serbiar talde etnikoak, kroatak eta musulmanak euren artean borrokatu zuten Balkanetan gertatutako gerra zibilean.
1995. Srebrenicako sarraskia. 8.000 musulman hil zituzten Nazio Batuek zonalde seguru deklaratutako gunean. Bertan, umeak, nerabeak, emakumeak eta adindunak hil zituzten hiriko ‘garbiketa etnikoa’ lortzeko.
1999. Amsterdam-eko hitzarmena indarrean jarri zen. Honek, askatasuna, demokrazia eta giza-eskubideekiko errespetua bermatzen zuen, bereziki garapen iraunkorraren printzipioa azpimarratuz.
2000. urtean “Quo vadis, Europa?” nire lehen erakusketa sortu nuen non elkarrekin erlazionaturiko hainbat marrazki, grabatu eta margolan erakutsi nituen, ardatza gerrak sortutako laztura, bakardadea, hutsa zirelarik.
Jenderik gabeko gela bateko paretako paper apurtuak zubi bat erakusten du.
Mostarreko zubia izan liteke, edota edozein zubi zahar, herri bateko ertzak lotzeko helburu zuena. Gerra batean lehenbizi bonbardatzen dena zubiak dira.
Apurtutako paretak dituen komuna, goizeko argia berbertatik sartzen delarik, gehiegizko esposizioak argazkiaren parte bat ezabatzen duen moduan. Ez dago objektu pertsonalik, jaso dituzte gerratik ihes egin baino lehen. Soilik estrukturara atxikitutako elementuak daude.
Kaletik doan andre zahar batek ‘Stop’ seinalean duen atea gurutzatu du. Bai, ‘Stop’, ingelesez, informatzaile internazionalen batek grabatu eta, mesedez, gerra amaitzeko mezua komunikatu dezan. Eta berriz Ana Frank eta Godzilla, mundo hau Ana eta Godzillaz beterik baitago, desagertzen ez direnak.
Izan ere, Balkanetako gerratik oso gertu sentitu nintzen ni. Paisaia urbanoak, etxebizitzak, jendea, gazteak bere janzkerekin, entzuten zuten musika… Nire hiria izan zitekeen lasai asko, nire familia, kuadrila, auzotarrak… Atzera begiratzen dut, guerra zibila, Eibarko bonbardaketa, diktadura, terrorismoa… zein urrun, zein gertu.
2012. urtean Europar Batasunak Bakearen Nobel saria irabazi zuen epaimahaikide guztien adostasunarekin, “Bakea, adiskidetasuna, demokrazia eta Giza-Eskubideen garapenerako” egindako lanagatik.