Biografia

Leire Kareaga

1970. urtean jaio nintzen, Eibarren.

Etxean artisautza eta artea arnas zitekeen, aita grabatzaile eta margolaria eta amak jaio ginen unetik ez zion etsi artilezko arropak ehuntzeari.

Errenazimendu eta modernismoa ageri ziren aitaren grabatuzko diseinuetan. Honez gain, Inpresionismoa eta bestelako estilo artistikoak ere hurbilekoak genituen bere estudioan zeuden arte liburuei esker.

70. hamarkadan jaio nintzen, bost anai-arrebetatik laugarrena. Hauen eskuetatik arropak jasotzeaz gain, beraien jostailu, liburu, komiki eta biniloetaz gozatzeko aukera izan nuen.

Gogoan dut “clásicos ilustrados” liburuak eta hauekin batera “margo-eredun entziklopedia” zituen ilustrazioak. Hauez gain, haurrentzako biblia txiki bat ere gogoan daukat, honen irudietako ugarik urteak pasa ahala Gauguinen “Kristo horia” gogorarazten zidaten.

Beranduago, “Abereen etxaldea”, “Azken muturreko faroa”, “La historia interminable”, Las aventuras de Huckleberry Finn”, “Mobby Dick”, Asterix, Mafalda edo Mortadelo bezalako liburuek, beti erraza ez zen nerabezaroan lagundu zidatenak.

Telebista oso gogoko nuen, hain bisuala eta soinuarekin, “La cometa blanca”, “La mansión de los Plaf”, “Dabadabada”,“La bola de cristal”, marrazki bizidunak…

Nerabezaroa berandu iritsi zitzaidan, eta honekin deskubritu nituen Zuloaga, El Bosco edo Goyaren obrak. Baina hauez gain, Frazzeta, Vallejo, Hugo Pratt, Moebius, kim , etab. bezalako ilustradore grafikoak ere ezagutu nituen El jueves, Zona 84 eta antzeko lanetan. Honen adibidetzat hartu ditzazket 70-80. hamarkadetan nire nebaren eskutik etxera sartzen ziren biniloen azalak, Pink Floyd, Led Zeppelin, Queen, Beatles…

Esaten da anai arreba nagusiek ateak irekitzen dizkigutela eta nik ateaz irekitzeaz gain lehioak ere irekitzen zizkidatela esango nuke, eta beti erdian nenbilenez, noiz edo noiz haize-bolada batek baino gehiagok harrapatzen ninduten, bai onerako bai txarrerako.

Errenazimendua Leioako AAEE fakultatera sartzean iritsi zitzaidan, eta hitzak ondo adierazten duen moduan, artearekiko nuen erlazioan berpizketa bat suposatu zuen.

Espazio berri honek artista askoren lan eta proiektuak ezagutarazi zizkidan Bologniako Belle Arti eskolako egonaldiak nire motxila bizipen eta proiektuz bete zituen.

Asko dira nire bizitzan, modu batera edo bestera, parte hartu izan duten artistak, zerrenda istoria bezain luzea da, besteak beste,aita, irakasleak eta ikaskideak…

Bestalde lekuak, garaiak, egoerak eta ezinbesteko pertsonak ere sotzen dute nire izakera eta unibertsoa.

Guzti horrek genero narratibora eramaten nau, nere artelanei zentzua emanez.

Irakaskuntzak artearekiko daukadan harremana mantentzen laguntzen dit eta harreman hau nire ikasleekin partekatzea ahalbidetzen dit, ikasle-irakasleekiko hizkuntza eta komunikazioa hobetzen.

2018ko otsailean Reina Sofiako bi erakusketa bisitatu nituen:
“La imagen crítica. Figuración en la España de los años 70”.
“Pessoa. Todo arte es una forma de literatura”.

Momentu honek “aize bolada “ bat bezala arrapatu nau , arnasa hartu eta betidanik nire barnean izan ditudan esperientziak eta unibertsoa berriro ere azaleratzeko eta margotzeko gogoarekin.
Harremana: leikazk@gmail.com